lunes, 31 de mayo de 2010

Ronaldo

Ronaldo Luis Nazario de Lima edo Ronaldo bakarrik(Rio de Janeiro, 1976ko irailaren22) Brasilgo futbol aurrelaria da, espainiar hiritartasuna ere badaukana.

Haren abiadura baloia oinetan dela eta,O fenómeno goitizena eman diote. Horretaz gain, golak sartzeko sena aparta du, atezainaren aurrean inoiz urduritasuna erakutsi gabe.

Arrakasta handia lortu du haren ibilbidean zehar.Munduko txapelketa 1994an eta 2002n irabazi zuen.1998an finalera iritsi ziren.FIFAko Urteko Munduko Futbolariaren Saria hirutan eman diote: 1996, 1997 eta 2002n.

Bere ibilbidean Espainiako ligan ere ikusi genuen ,Madriden eta Bartzelonan jokatu baitzuen gure aurrelariak.




Bere ibilbidearen amaiera ez zen batere ona izan.Bartzelonan lesio gogor bat izan zuen belaunean eta bere ibilbidea bukatu zela esan zuten.Baina lesioa gainditu eta berriro futbolean hasi zen.Baina, bigarrengoz lesio berbera izan zuen Interren jokatzen zuela ,eta horren ondoren lesioa gainditu eta Brasilera joan zen bizitzera eta bertan jokatzen jarraitzen du.Ez da 21.mende hasierako aurrelari bikaina, baina golak sartzen jarraitzen du eta bere ibilbideko momenturik politena bizitzen ari dela esaten du:bere familiaren, lagunen eta nola ez,futbolaren alboan.









Ibilbidea
1990-1991 Social Ramos Club
1991-1993 São Cristóvão de Futebol e Regatas
1993-1994 Cruzeiro Belo Horizonte
1994-1995 PSV Eindhoven
1996-1997 FC Bartzelona
1997-2002 Inter Milan
2002-2007 Real Madrid
2007-2008 AC Milan
2009- Corinthians

Gure ustetan futbolaren historian izan dugun jokalaririk onena dugu hau

Hona hemen Ronaldo-ren momenturik itzelena Bartzelonan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario