domingo, 6 de junio de 2010

IBAI ARRANTZA!


Iraganean, ibaiko arrantzak garrantzi handia izan zuen Euskal Herrian ibaiertzeko populazioaren elikadura bermatzen zuelako.Hala ere, gehiegizko arrantzaren eraginez neurri batzuk hartu behar izan ziren.

Duela lau hamarkada, ibaietara isurketa masibo eta kutsakorrak egiten hasi ziren. Horren ondorioz, ibaietako fauna gehiengoa desagertu egin zen. Beste leku batzuetan berriz, arrantza kirol moduan bakarrik egiten da.

Arrantza nahiko isilekoa izan zen. Hori zela eta, arrantzaleek eta zaindariek edo arauak betearazten zituztenak elkarren zelatan ibiltzen ziren.
AINGIRA
AMUARRAINA

Gaur egun, gehiegizko arrantzagatik neurri batzuk hartuak daude. Izan ere, horren eraginez, ibaiko zenbait espezie desagertzear daude, besteak beste: amuarraina, aingira eta izokina. Horiez gain beste espezie batzuk ere badaude nahiz eta arriskuan ez egon eta jateko onak ez izan arren, adibidez: arrai gorria, barboa, lonak...
IZOKINA


Horrez gain, arriskuan dauden espezieak babesteko ibai batzuetan hil gabeko arrantza guneak daude ezarrita. Gune horietan urteko edozein egunetan egin daiteke arrantzan baina arrantzatutakoa berriro uretara itzuli behar da. Gainera, ezin da edozein motatako amua erabili arrainak kaltetuak izan ez daitezen.

Hona hemen arrantzarako teknikak.



Bideo gehiago:http://www.youtube.com/watch?v=jlk6E58Tdzc

martes, 1 de junio de 2010

MICHAEL JORDAN.

Michael Jordanek saskibaloiaren istoriarako jokaldi asko utzi zizkigun, baina esaldi ugari ere utzi izan dizkigu,kirol eder honetaz pentsatzeko modukoak.
“Onartu dezaket huts egitea, baina ez ez saiatzea.”
“Inoiz ez diot begiratu jaurtiketa garrantzitsu bat huts egiteak dakartzan ondorioei…ondorioetan pentsatzean, beti emaitz negatiboan pentsatzen duzu.”
“Nire heroiak nire gurasoak dira, ez dut neure burua imajinatzen beste heroi batzuk edukita.”
“Talentuak partiduak irabazten ditu, baina talde lanak lehiaketak”
“Beti pentsatu izan dut lan egin ezkero, emaitzak bakarrik etortzen direla”
“Nire karreran jaurtiketa asko huts egin ditut. Horregatik izan dut arrakasta nire bizian zehar.”
“Jolastu. Ongi pasa jolasten.”








lunes, 31 de mayo de 2010

Ronaldo

Ronaldo Luis Nazario de Lima edo Ronaldo bakarrik(Rio de Janeiro, 1976ko irailaren22) Brasilgo futbol aurrelaria da, espainiar hiritartasuna ere badaukana.

Haren abiadura baloia oinetan dela eta,O fenómeno goitizena eman diote. Horretaz gain, golak sartzeko sena aparta du, atezainaren aurrean inoiz urduritasuna erakutsi gabe.

Arrakasta handia lortu du haren ibilbidean zehar.Munduko txapelketa 1994an eta 2002n irabazi zuen.1998an finalera iritsi ziren.FIFAko Urteko Munduko Futbolariaren Saria hirutan eman diote: 1996, 1997 eta 2002n.

Bere ibilbidean Espainiako ligan ere ikusi genuen ,Madriden eta Bartzelonan jokatu baitzuen gure aurrelariak.




Bere ibilbidearen amaiera ez zen batere ona izan.Bartzelonan lesio gogor bat izan zuen belaunean eta bere ibilbidea bukatu zela esan zuten.Baina lesioa gainditu eta berriro futbolean hasi zen.Baina, bigarrengoz lesio berbera izan zuen Interren jokatzen zuela ,eta horren ondoren lesioa gainditu eta Brasilera joan zen bizitzera eta bertan jokatzen jarraitzen du.Ez da 21.mende hasierako aurrelari bikaina, baina golak sartzen jarraitzen du eta bere ibilbideko momenturik politena bizitzen ari dela esaten du:bere familiaren, lagunen eta nola ez,futbolaren alboan.









Ibilbidea
1990-1991 Social Ramos Club
1991-1993 São Cristóvão de Futebol e Regatas
1993-1994 Cruzeiro Belo Horizonte
1994-1995 PSV Eindhoven
1996-1997 FC Bartzelona
1997-2002 Inter Milan
2002-2007 Real Madrid
2007-2008 AC Milan
2009- Corinthians

Gure ustetan futbolaren historian izan dugun jokalaririk onena dugu hau

Hona hemen Ronaldo-ren momenturik itzelena Bartzelonan.


lunes, 24 de mayo de 2010

LAGUN ONAK KADETE!




Aurtengo denboraldian Lagun Onak-eko kadeteek oso denboraldi bikaina egitea lortu dute. Jolastu dituzten partidu guztietatik 3 soilik berdindu dituzte eta gainerako guztiak irabazi. Beraien taldean 1. egitea lortu dute, beraz, mailaz igotzea ere bai. Orain beraien helburua beste taldeko lehenengoaren aurka irabaztea da ligako txapeldun bezala sailkatzeko. Oso talde bikaina osatzen dute eta itxaropen handiak dituzte.

martes, 18 de mayo de 2010

100 urtez AUPA REALA!


1909-2009,iada 100 urte igaro dira gure erreala sortu zenetik.Oso talde gutxik lortu du errealak lortu duena.Berarekin batera Athletic,Almeria,Rayo,Sevilla eta Betis.Azkenengo urteak, ez dira oso onak izan errealarentzat baina hasieratik hasita bere ibilbidea azalduko dugu.

1909,CLUB CICLISTA.

Erreala sortu zenean ez zuen gaur egungo izena,club ciclista bezala ezagutzen zen eta bere ibilibidea 2.mailan hasi zuen .Bertan urte batzuk igaro ondoren lehen mailara sartzea lortu zuen.



1920ko HAMARKADA.

Urte honetan gora eta behera ibili zen lehen maila eta bigarren mailaren artean,baina 1930 inguruan lehen mailan hiru urte jarraian egin zituen eta bertan sendotu zen.

Gerora, Real Sociedad de Futbol izena hartu zuen eta erreala lehen mailan egotea ohikoa bilakatu zen.
Bere urterik onenak 80.hamarkadan hasi ziren bertan bi liga eta erregearen kopa irabaziz.Baina 1986. urtean,bere jokalari onenak Bartzelonara eta Madril bezalako talde handietara joan ziren eta pixkanaka bere maila jaisten joan zen.
Urte ugari igaro zituen errealak jaitsiera saihesten
.
soccer_ref_red_card_md_wht
Baina 2002/2003 jardunaldian,Denoueix entrenatzaile galoa iritsi zen Donostiara, eta honek errealaren jokatzeko modua aldatu zuen erabat.Atezaina Sander Westerveld holandarra zen,eta defentsa sendoa zuen Kuarme eta Shurrer bikotearekin.Erdian Mikel Aranburu azpeitiarra nagusitu zen eta hegaletan Javi De Pedro jokalari bikaina eta Xabi Prieto gaztea sasoi oso onean zeuden.

Hau guztia ligako aurrelari onenekin lotuz,talde bikaina osatu zuten.Aurrelari pare hau, Darko Kovacevic serbiarra eta Nihat Kavheci turkiarra ziren.

Urte horretan, liga osoan ez zuten partida bat ere galdu eta Madrilekin lehia handia zuen .Baina Errealak Betisen aurka galdu egin zuen eta Madrilek Athletiken aurka
izandako garaipenarekin lehen postua lortu zuen azkenego jardunaldian.

Hau oso golpe gogorra izan zen Errealarentzat eta Donostiarentzat eta ezin izan zuten burua altxatu eta hiru urte igaro ondoren bigarren mailara jaitsi zen.

Baina aurten, 100 urte dira erreala sortu zenetik eta orain postu egokietan dago lehen mailara igotzeko.



Animo mutilak,lortuko dugu eta.
AUPA ERREALA,BETI ERREALA.

lunes, 17 de mayo de 2010

MARC HOULE Pagoan!!

http://www.youtube.com/watch?v=EC36AyO40so
Minimala gustuko izanez gero,Euskadi mailan diskoteka ugari dituzu aukeran;Fever,Pagoa,Txitxarro...

Helbide honetan daude munduko futbolaren historian zehar, egon diren golik ikusgarrienak:
http://www.youtube.com/watch?v=yG8kV54le3Y

THE SIMPSON,denok ezagutzen dugun familia.


Hemen dituzue Simpson-en momentu dibertigarrienak.

SEIN MUTILAK ISB


Sein Mutilakeko gazteek gipuzkuko txapelketako finalaurrekoetan sartzea lortu zuen Arrasaten bigarren partida irabazi ondoren 64-72.
Ez zuten partida ona jokatu gure kadeteek, alde batetik bere kapitaina falta zelako eta bestetik Arrasatekoek partida ona planteatu zutelako.

Orain finalaurrekoetan Zarautz ZASTen aurka arituko da Benta Berri polikiroldegian.

lunes, 12 de abril de 2010


kaaaaaaaaaaaxo


gu Jon eta Javier gara eta blog honetan guri gehien gustatzen zaizkigun gaiei buruz hitz egingo dugu. Geihenbat kirolei buruz.