domingo, 6 de junio de 2010

IBAI ARRANTZA!


Iraganean, ibaiko arrantzak garrantzi handia izan zuen Euskal Herrian ibaiertzeko populazioaren elikadura bermatzen zuelako.Hala ere, gehiegizko arrantzaren eraginez neurri batzuk hartu behar izan ziren.

Duela lau hamarkada, ibaietara isurketa masibo eta kutsakorrak egiten hasi ziren. Horren ondorioz, ibaietako fauna gehiengoa desagertu egin zen. Beste leku batzuetan berriz, arrantza kirol moduan bakarrik egiten da.

Arrantza nahiko isilekoa izan zen. Hori zela eta, arrantzaleek eta zaindariek edo arauak betearazten zituztenak elkarren zelatan ibiltzen ziren.
AINGIRA
AMUARRAINA

Gaur egun, gehiegizko arrantzagatik neurri batzuk hartuak daude. Izan ere, horren eraginez, ibaiko zenbait espezie desagertzear daude, besteak beste: amuarraina, aingira eta izokina. Horiez gain beste espezie batzuk ere badaude nahiz eta arriskuan ez egon eta jateko onak ez izan arren, adibidez: arrai gorria, barboa, lonak...
IZOKINA


Horrez gain, arriskuan dauden espezieak babesteko ibai batzuetan hil gabeko arrantza guneak daude ezarrita. Gune horietan urteko edozein egunetan egin daiteke arrantzan baina arrantzatutakoa berriro uretara itzuli behar da. Gainera, ezin da edozein motatako amua erabili arrainak kaltetuak izan ez daitezen.

Hona hemen arrantzarako teknikak.



Bideo gehiago:http://www.youtube.com/watch?v=jlk6E58Tdzc

martes, 1 de junio de 2010

MICHAEL JORDAN.

Michael Jordanek saskibaloiaren istoriarako jokaldi asko utzi zizkigun, baina esaldi ugari ere utzi izan dizkigu,kirol eder honetaz pentsatzeko modukoak.
“Onartu dezaket huts egitea, baina ez ez saiatzea.”
“Inoiz ez diot begiratu jaurtiketa garrantzitsu bat huts egiteak dakartzan ondorioei…ondorioetan pentsatzean, beti emaitz negatiboan pentsatzen duzu.”
“Nire heroiak nire gurasoak dira, ez dut neure burua imajinatzen beste heroi batzuk edukita.”
“Talentuak partiduak irabazten ditu, baina talde lanak lehiaketak”
“Beti pentsatu izan dut lan egin ezkero, emaitzak bakarrik etortzen direla”
“Nire karreran jaurtiketa asko huts egin ditut. Horregatik izan dut arrakasta nire bizian zehar.”
“Jolastu. Ongi pasa jolasten.”