martes, 18 de mayo de 2010

100 urtez AUPA REALA!


1909-2009,iada 100 urte igaro dira gure erreala sortu zenetik.Oso talde gutxik lortu du errealak lortu duena.Berarekin batera Athletic,Almeria,Rayo,Sevilla eta Betis.Azkenengo urteak, ez dira oso onak izan errealarentzat baina hasieratik hasita bere ibilbidea azalduko dugu.

1909,CLUB CICLISTA.

Erreala sortu zenean ez zuen gaur egungo izena,club ciclista bezala ezagutzen zen eta bere ibilibidea 2.mailan hasi zuen .Bertan urte batzuk igaro ondoren lehen mailara sartzea lortu zuen.



1920ko HAMARKADA.

Urte honetan gora eta behera ibili zen lehen maila eta bigarren mailaren artean,baina 1930 inguruan lehen mailan hiru urte jarraian egin zituen eta bertan sendotu zen.

Gerora, Real Sociedad de Futbol izena hartu zuen eta erreala lehen mailan egotea ohikoa bilakatu zen.
Bere urterik onenak 80.hamarkadan hasi ziren bertan bi liga eta erregearen kopa irabaziz.Baina 1986. urtean,bere jokalari onenak Bartzelonara eta Madril bezalako talde handietara joan ziren eta pixkanaka bere maila jaisten joan zen.
Urte ugari igaro zituen errealak jaitsiera saihesten
.
soccer_ref_red_card_md_wht
Baina 2002/2003 jardunaldian,Denoueix entrenatzaile galoa iritsi zen Donostiara, eta honek errealaren jokatzeko modua aldatu zuen erabat.Atezaina Sander Westerveld holandarra zen,eta defentsa sendoa zuen Kuarme eta Shurrer bikotearekin.Erdian Mikel Aranburu azpeitiarra nagusitu zen eta hegaletan Javi De Pedro jokalari bikaina eta Xabi Prieto gaztea sasoi oso onean zeuden.

Hau guztia ligako aurrelari onenekin lotuz,talde bikaina osatu zuten.Aurrelari pare hau, Darko Kovacevic serbiarra eta Nihat Kavheci turkiarra ziren.

Urte horretan, liga osoan ez zuten partida bat ere galdu eta Madrilekin lehia handia zuen .Baina Errealak Betisen aurka galdu egin zuen eta Madrilek Athletiken aurka
izandako garaipenarekin lehen postua lortu zuen azkenego jardunaldian.

Hau oso golpe gogorra izan zen Errealarentzat eta Donostiarentzat eta ezin izan zuten burua altxatu eta hiru urte igaro ondoren bigarren mailara jaitsi zen.

Baina aurten, 100 urte dira erreala sortu zenetik eta orain postu egokietan dago lehen mailara igotzeko.



Animo mutilak,lortuko dugu eta.
AUPA ERREALA,BETI ERREALA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario